Noiz joan terapiara
Nola jakin psikologo baten beharra dudan, psikologo batek ondo hartuko ote nauen, joanez gero denbora galtzen ibiliko ote naizen, …
Antsietatea, Adikzioa, Fobia, Depresioa, Nahasmendu Bipolarra, Distimia, Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa, … dozenaka daude! Etiketa diagnostiko batek pertsona baten egunerokoan interferentzia handia izaten badu eta bere funtzionamendu normalerako eragozpen bat baldin bada, ohikoena psikologo batengana jotzea izaten da.
Hala ere, etiketa diagnostikoetatik haratago, badira zenbait egoera eta gertaera gure bizitza modu osasuntsu eta lasaian bizitzea eragozten digutenak:
- Lana, familia edota inguruko eskaerek gain hartzen zaituztenean.
- Barneko zurrunbilo emozionala kudeatu ezinik zabiltzanean
- Zure harremanetan behin eta berriz zerbait ez doala ondo sentitzen duzunean.
- Trantsizio momentu batean bizi dituzun aldaketa guztiak bere lekuan ipintzeko gai ez zarela somatzen duzunean.
- Garrantzitsua den pertsona bat zure bizitzatik aldentzen denean, pasatu beharreko dolu prozesua jasanezina dela uste duzunean.
- Zure barnera begiratu eta zure burua aurkitzeko tarte bat behar duzula sentitzen duzunean.
- …
Guztiok dauzkagu gure erronka pertsonalak, gure barneko lurraldeetan igo behar ditugun mendiak eta zeharkatu behar ditugun basamortuak. Zenbaitetan bide horiek zailak, gogorrak eta ilunak izaten dira eta horietan zehar ibiltzeko laguntza behar dugula sentitzen dugu.
Psikologook gure jakintzak eta urteetako formakuntza ipintzen dugu gugana terapia egitera datozenen zerbitzura, zuen ibilbideetan bidelagun izaten, bidaia errezagoa izan dadin tresnak eskaintzen, norbere mapak interpretatzen laguntzen eta eroritakoan berriz ere altxatu zaitezten eskua luzatzen.
Honen harira, Jon Maiak gure kulturari oparitutako altxor bat uzten dizuet hemen:
Gure baitango lurraldeetan
non geratzen den denbora
non ez dagoen arnas biderik
non ez goazen inora
non oihukatzen hurbiltzen garen
erraldoiaren ondora
igo nazazu nire mendira
zure gailurretik gora.
Jon Maia.
Psikologia Durangon zure mendira igotzen lagunduko zaitugu.
5 consejos para dormir bien
La importancia de tener un sueño de calidad y cuestiones a tener en cuenta para conseguirlo.Después de pasar toda la semana levantándome a la misma hora para ocuparme de mis responsabilidades cotidianas, llego al viernes con la batería en rojo. De la misma forma que...
Errutinara nola bueltatu
Oporrak ez dira betiko eta beharrezkoa da berriro martxa hartzea. Hori dela eta, errutinara modu osasuntsuan itzultzeko 5 trukotxo dauzkazu hemen.Zein ondo egoten garen oporretan! Etengabeko flow sentsazio hori, ordutegirik ez edukitzea, ardura gutxiago izatea,...
Algunas claves de la felicidad
¿Por qué no soy felíz? ¿Qué hacen las personas que se consideran felices? ¿Cuál es su secreto?A día de hoy tengo todo lo que quiero, esa camiseta que tanto me gustaba, ese teléfono móvil con 5G y pantalla de 6,7 pulgadas que tanto ansiaba, la bicicleta roja que tanto...